2007/05/10

urretxu zumarraga

lankidetza

Larria ez balitz umeen egoskorkeriak direla esango genuke azken urte hauetan bizi izan dugun bi herriotako udal agintarien arteko ika-mika. Ondo konpontzera behartuta gaude eta horretarako modu bakarra dago, lankidetza.

Bi herrien arteko harremanak berezkoak dira zenbait gaitan eta perspektiba bakarretik landu beharreko arlo estrategiko asko ditugu, hala nola: komunikabideak, mugikortasuna, trafikoa, kultura, euskara, arazo sozialak, ingurumena...

herri programa bateratua
Gauzak honela, herri programa bateratua landu dugu Urretxu eta Zumarragako herrigintzan aritzen den talde eta agente esparru zabal baten partehartzearekin, bi herriotako ikuspegi bateratutik aurrekaririk gabeko lana burutu dugularik, eredu soziala, eredu fisikoa, euskara eta kultura, besteak beste, landu ditugularik. Beraz, badugu lan tresna datozen lau urteetarako. Orain Urretxu eta Zumarragan herri programa zabaldu eta gizarteratzea dagokigu.

Udal berri batean sinisten dugulako. Hori da gure erronka.



urretxu zumarraga trabajo en común
Estamos obligados a trabajar desde una misma perspectiva en algunasáreas estratégicas como son el modelo social, físico, tráfico, euskera,cultura, medioambiente...Programa municipal unificado : con la participación de un amplio grupode personas, expertos en temas específicos, profesionales y agentesde Urretxu y Zumarraga ,hemos elaborado un diagnóstico en común.Porque creemos en un pueblo nuevo. Este es nuestro gran reto.

No hay comentarios: