2007/05/30

udal hauteskundeak (balorazio prentsaurrekoa, 2007/05/30)



Arratsaldeon!

Hemen konbokatu zaituztegu zuen bitartez Urretxuko herriari gure mezua hel arazteko. Mila esker etortzeagatik.

Hauteskundeak pasatu dira baina ezin dugu ahaztu ez direla demokratikoak izan:

Aldameneko herrian, Zumarragan, biztanleek ezin izan dute aukeratu askatasunean herrian beraien interesak nork ordezkatuko zituen ondoen.

-Hemen, urretxuarrok ezin izan dugu aukeratu Diputazioan gure interesak nork ordezkatzea nahi dugun.
-Pedimos a todos los partidos políticos que respeten la voluntad popular, especialmente al PSOE en el ayuntamiento de Zumarraga, y a EA en la Diputación de Guipúzcoa, ya que en nuestra circunscripción del ORIA Pello González no alcanza plaza de juntero a no ser que nos robe la representación que corresponde a los votos de ANV.

Herri hauetan udalerako atera diren emaitzak ezker abertzalea dela irabazlea azaltzen dute. Horrek zera esan nahi du: herri honek politika egiteko beste era bat nahi duela eta guk hori eman nahi dugu Udalera. Herriaren gehiengoak aldaketa hori guk lideratzea nahi du, alkatetza guk izatea nahi du, eta gainontzekoek hori errespetatzea nahi dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu boto emaileei, batez ere ezker abertzaleari 918 eman dizkigutenei. Boto horiek baliatuko ditugu gure politika egiteko era Udalera eramateko, eta horretarako gure eskua luzatzen diegu beste alderdi guztiei: Eusko Alkartasunari, Alderdi Sozialistari, Eusko Alderdi Jeltzaleari eta Ezker Batua Berdeak Aralarri. Denen kolaborazioa nahi genuke Urretxuko Udalaren gestioan.

Tenemos una manera de hacer política municipal diferente de la que ha habido hasta ahora en estos últimos años, y esa será la manera de gestionar la república (etimológicamente res publica, la cosa pública, los asuntos públicos). Esa manera de hacer diferente se concretará en que:

-Lo haremos conjuntamente con todos los ciudadanos de este pueblo, en lugar de que los asuntos de todos los decidan unos pocos. La participación ciudadana y de todos los agentes de este pueblo será básica en nuestra manera de gestionar.

-Sektore guztiekin konfiantza berreskuratzea lehentasuna izango da guretzat. Kultura eta kiroletan, adibidez, oso baztertuak sentitu dira azken urte hauetan, eta horri buelta eman behar zaio.

-Bizitzan zailtasun gehien daukatenen alde lan egiteko determinazioa daukagu, bizitza honek gaizki tratatzen duen jendearen alde, alegia,

-Bizitza osoa lanean pasa ondoren pentsio exkax batekin hilaren bukaerara ezin iritsian dabiltzan gizon eta emakumeen alde.
-Emakume izateagatik gauzak zailago dauzkatenen alde.
-Gaztediari erantzun integrala eman behar zaio. Etxebizitzaren problema ere beraiek sufritzen dute era gordinenean, eta horri buelta eman nahi diogu.

Bukatzeko, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gu hemen egoteko eta ezker abertzalea Urretxun lehen indarra izateko laguntza eman digutenei.
-Lehenik eta behin, guri botoa eman digutenei. Ez diegu huts egingo.
-Azken urte honetan gurekin batera era batera edo bestera lanean ibili diren 120 pertsonei.
-Orain arte, eta gehienetan egoera nahiko zailetan, ezker abertzalearen ordezkaritza Udalean bizi eduki dutenei.
-Gurekin batera hemen egon ezin direnei, espetxean edo ihes eginda daudelako, bidean erori direlako edo bota dituztelako. Beraiekin gogoratzen gara eta beraietaz oso arro gaude. Lehenbailehen hemen bahi ditugu gure ondoan.


Quiero terminar diciendo que:
-Os prometemos que trabajaremos duro
-Procuraremos no meter la pata
-Pero os podemos garantizar que no meteremos la mano.


Mil gracias por haber acudido a esta rueda de prensa.

No hay comentarios: