2007/05/10

udala

herritarren partehartze irekia

Herriaren etorkizuna jokoan jartzen duten erabakietan, eredu partehartzaileak sortu eta kudeatzeko gai izan behar du udalak: zalantza eta ardurak diagnostikatu eta eragileekiko aholkularitza ereduak uztartu behar ditu udalak.

Herritar eta eragileekin etorkizuna lantzen eta erabakitzen jakin behar du udalak, jarrera ireki eta eraikitzaile baten baitan.

gertutasuna

Gaur egun herritar asko eta askoren eta udalaren artean bizi den urrunketa apurtzea da helburua.

Galdutako konfiantza berreskuratzeko, jarrera ireki eta aktiboa erakutsi behar du Urretxuko udalak.

gardena

Zinegotziek ez dute udaletxea beraien probetxu propiorako erabiliko, ez eta udaletxetik kanpo dauden interesei laguntzeko. Interes orokorren bultzatzaile izango dira.

Diru kontuak garbiak eta ulerkorrak.

Kudeaketa garbi bat, alderdien arteko komunikazioa hobetu, biztanleen partehartze zuzena eta erabakietan hautetsi guztien ardura ezinbestekotzat jotzen ditugu.

Baliteke hankasartzeak egitea, baina eskurik behintzat ,ez dugu sartuko.


ayuntamiento participación popular

Desde un modelo participativo y de amplio consenso, el ayuntamiento tiene que estar capacitado para gestionar y concretar aquellos acuerdos que ponen en juego el futuro de Urretxu y l@s urretxuarr@s. Cercanía entre el ayuntamiento y l@s urretxuarr@s. Transparencia: en favor de los intereses colectivos, gestiones económicas claras y comprensibles para tod@s. Sabemos que podemos meter la pata, pero nunca la mano.

No hay comentarios: