2007/05/11

· nor gara

Urretxuko EAE-ANV herrigintzan lan egiten duen multzo sozial zabal eta konprometituaz osaturik dago, emakume, gizon, gazte eta heldu, abertzale eta ezkertiar sentsibilitateak biltzen dituena.
Udal hauteskundeetan parte hartuz, Urretxuko herriarenganako konpromisoa berretsi nahi dugu, orain, gure eguneroko lana udaletik bideratzeko erronkarekin.
Udalean izango gara, une politikoaren transzendentzia ikaragarria delako. Prozesuak piztu duen expektatiba soziala itzela delako. Gure herria aldaketa politikoaren gose delako. Prozesua fase erresolutiboan bete betean sar daitekeelako eta gatazkaren konponbidea eskura daukagulako.
Udalean izango gara, Urretxuk aldaketa behar duelako. Orain arteko udal politikaren modu klientelista eta porlanaren erregimenarekin amaitu nahi dugulako. Espekulazioari ateak zabaltzearekin amaitu nahi dugulako. Orain arteko politikari kazikeen alternatiba garenaz konbentzituta gaudelako. Urretxuarrek udaletxearenganako konfiantza galdua berreskura dezaten lanegin nahi dugulako. Udaletik gizarte gaiei heltzeko garaia delako.


Udalean izango gara, Urretxuko herria eta herritarren alde lan egiteak merezi duelako.

No hay comentarios: