2007/11/24

Manifestuaren aurkezpena



Urriaren 12an Iruñean iragarri genuen bezala, EAE-ANVk martxoan egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartuko du. Independentziaren aldeko mezua Espainiara eramateko konpromisoa hartu dugu, Euskal Herria nazioa dela adierazi eta Euskal Estatua sortzeko bidean bat egiten dugun guztion ahotsa entzunarazteko. Gaur aurkezten dugun manifestuaren bitartez, Euskal Herriaren eskubideen alde arlo ezberdinetan lanean ari diren guztiei dei egiten diegu gurekin bat egiteko, eta independentziari bai esateko.
Horixe da, hain zuzen, hurrengo asteetan gure buruari ezarri diogun erronka. Manifestu honen aldeko atxikimendu bilketari ekingo diogu, independentziaren aldarria Euskal Herriko lantegi, ikastetxe, erakunde, kultur, kirol eta mota guztietako elkarteetara eramanez. Indarrak biltzeko garaia delako, Euskal Herriaren etorkizuna euskal herritarron esku egon arte.

ALDARRIA
1512ko espainiar inbasioaren 500 urteurrenerako 5 urte falta direnean, euskaldunok baditugu inoiz baino arrazoi gehiago Independentziaren aldeko apustua egiteko. Zerbait frogatzen badu gure ibilbide historikoak, hauxe da menpekotasuna erabat kaltegarria dela, eta soilik gure buruaren jabe bilakaturik lortuko dugula herri gisa dagokigun garapen askea.
Espainiar eta Frantziar estatuek ez gaituzte errespetatzen, ez digute gure nortasunari atxikitzeko aukerarik ematen, eta Nazio gisa desegin nahi gaituzte, erabakiak libreki hartzeko bidea itxiz. Ez digute bizitzeko betarik ematen, guk Euskal Nazio izateari uztea baita bere eskaintza bakarra.

Independenteak izan ginen Nafarroaren izenpean, indarrez Estaturik gabe eta zatiturik utzi gintuzten arte. Gerora, foruak izan ziren gure Askatasunaren hondarrak, baina horiek ere gehiegizkoak iruditzen zitzaizkien. Frantziar eta espainiar nazioetan murgiltzea da nahi zuten eta duten bakarra, eta soilik deszentralizazioan oinarritutako formulak onartzen dituzte. Erregionalismoan jarri dute muga, eta beste guztia gaitzesten dute. Erabakitzeko ahalmena bermatzen duen autonomiari ere ezezkoa eman diote, nabarmenki, aspaldiko auzi honi konponbide politikoa emateko oportunitate historikoa zapuztuz.

Ez digute beste biderik uzten: ez digute ezer ere eskaintzen. Guk hartu behar dugu gure etorkizunaren giltza, inori baimenik eskatu gabe, gurea delako, inork ez duelako Euskal Herriari libre erabakitzeko ahalmena ukatzeko eskubiderik.

Aspaldiko euskaldunek jakin zuten kanpokoen menpekotasunean ez erortzeko formula bakarra Estatu baten osaketan zegoela, eta mende luzeetan eutsi zioten Independentziari. XXIgarren mendeko euskaldunok ataka berdinean gaude. Iraganeko ikasgaiaren berri badugu, eta geroari so egiten diogunez baiezko ozena ematen diogu Independentziari.

Euskaldunok gure Estatua osatu behar dugu, eta horretarako urrats zehatzak eman behar ditugu. Independentzia euskal jendartearen potentziala garatzeko biderik onena delako, gure hizkuntza, kultura eta nortasuna babesteko modurik onena delako, gure eredu propioa ezkerretik eraiki nahi dugulako, Independentzia etorkizuna delako, Askatasuna ekarriko duelako.

Independentziak, finean, menpekotasun une latzak atzean uzteko parada emango digu, beste herriekin harreman justu eta leialak eraikitzeko bidea, alegia. Independentziari esker aurkituko dugu gure lekua munduan, guk nahi duguna, ez besteei komeni zaiena.

Horregatik Independentziaren aldeko hautua egiten dugu, Euskal Estatuaren osaketaren aldekoa. Eta aldarrikatu nahi dugu ez dela zilegi Independentzia grina aukera politikorik gabe uztea. Oso inportantea da hurrengo hauteskundeetan eta orohar, euskal agertoki politikoan, Independentziaren aldekoek eskubide guztiak izatea. EAE-ANV ilegalizatzea edo hauteskundeetan parte hartzeko aukerarik gabe uztea independentziazaleen eskubideak urratzea litzateke, eta honengatik, Independentziaren aldeko apustua egiten dugunok bat egin behar dugu elkarrekin jarduteko.

Urrats berriak emateko unea iritsi zaigu eta bagoaz.

Presentación del manifiesto



Tal y como anunciamos el dia 12 de octubre en Iruñea, EAE-ANV se presentará a las elecciones de marzo a las Cortes Generales. Nos presentaremos para llevar a España el clamor de la independencia, y para decir alto y claro que Euskal Herria es una nación, y que como tal, le corresponden sus derechos. Con el manifiesto que presentamos hoy, queremos aglutinar todas las fuerzas posibles que esten trabajando en los diferentes campos a favor de la recuperación de todos los derechos de Euskal Herria. Estos derechos podran ser desarrollados plenamente en un nuevo marco, un marco que habra las puertas a la indenpendencia, en detrimento de nuevos fraudes. Por todo eso hacemos un llamamiento especial a aquellos agentes sociales y personalidades que deseen la indenpendencia de nuestro pueblo, que se unan al manifiesto que hoy presentamos.

Ese es el objetivo que nos hemos marcado para las próximas semanas: llevaremos este manifiesto a todos los rincones, empresas, escuelas, asociaciones culturales, deportivas y etcetera de Euskal Herria, y segir el camino hacia la independencia todos juntos.

ALDARRIA
1512, 2012; 500 años de invasión española. 500 años, 500 razones para que vascos y vascas rompamos las cadenas del sometimiento y abramos las puertas a la Independencia. La historia nos ha demostrado que la dependencia impuesta nos ha perjudicado severamente y que solo siendo dueñas y dueños de nuestro presente podremos desarrollar libremente nuestro futuro que como pueblo nos corresponde.

Nos niegan nuestra identidad, nos desprecian y nos cierran el camino de la Libre Determinación para hacernos desparecer como Nación. Somos la Nación Vasca y no renunciaremos a ella aunque España y Francia nos corten las alas.

Fuimos independientes en Nafarroa hasta que nos mutilaron y nos dejaron sin Estado. Y después, nos despojaron de nuestros Fueros, últimos vestigios de Libertad. Desde entonces solo nos quieren sumidos en la grande España y fraterna Francia, gestionando las migajas del regionalismo descentralizado. Nos niegan una Autonomía donde se garantice el derecho a decidir de vascas y vascos, y evidentemente, repudian la oportunidad histórica de ofrecer a este pueblo la solución política a un conflicto que va a cumplir 500 años.No hay otro camino, el de ellos es el abismo. No tienen el mínimo derecho de negar a Euskal Herria la legitimidad de decidir libremente. En nuestras manos está el mañana, porque somos la llave que abrirá las puertas a la Independencia sin permiso alguno.

Nuestros ascendientes sabían que la única formula para no caer en el sometimiento foráneo era la creación de un Estado propio, por eso, a lo largo de los siglos se aferraron a la Independencia. Hoy, en pleno siglo XXI nos encontramos ante el mismo dilema, pero con la lección bien aprendida. Por eso, proclamamos un SÍ rotundo a la Independencia.

Tenemos que crear nuestro propio Estado y en ese camino marcaremos nuestros pasos. Es la mejor manera de plasmar el poder de la sociedad vasca. Nuestra identidad, la Lingua Navarrorum, la cultura vasca y la construcción de un modelo social desde la izquierda estarán amparadas bajo el techo del nuevo Estado ya que la Independencia traerá la Libertad.

Gracias a la Independencia dejaremos atrás la dura y cruel humillación del vasallaje, abriremos las puertas de la igualdad y de la justicia para con los pueblos, tendremos nuestro espacio en el mundo y nuestro deseo se convertirá en realidad.

Por eso optamos por la Independencia y por la creación del Estado Vasco. De igual forma reclamamos la igualdad de oportunidades para todos los proyectos políticos incluido los independentistas. La Independencia tiene que estar presente en todos los escenarios políticos, por eso la importancia de las próximas elecciones. Ilegalizar EAE-ANV ó prohibir su participación seria conculcar los derechos de todos y todas las independentistas. Solo la actuación unitaria de todos y todas las independentistas garantizará el futuro de la Nación Vasca y su Independencia.

Ha llegado la hora de dar nuevos pasos, vamos.

2007/10/14

herri batzarra, urriak 19, ostirala


Kaixo lagun.
Ondoren, urriaren 19an, ostirala, arratsaldeko 7etan eta Urretxuko Labeaga aretoan ospatuko dugun herri batzarrerako deialdia luzatzen dizugu.
Bertan, orain arteko udal jardunaz eta aurrera begira ditugun gaien berri eman nahi dizugu.
Horretarako, zure partehartzea ezinbestekoa da.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan.
Urretxuko EAE-ANV

Kaixo lagun!
A continuación te convocamos a la asamblea local a celebrarse el día 19 de octubre, viernes, a las 7 de la tarde en la sala Labeaga de Urretxu.
Deseamos informarte sobre lo realizado hasta ahora en la labor municipal y temas de futuro.
Para ello, es imprescindible tu participación.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan.
Urretxuko EAE-ANV

2007/10/07

AHT bertan behera uzteko eskatu dute herri kaltetuetako alkate eta zinegotziek

Egitasmoaren gainean herri eztabaida eta erabakitzeko prozesua sustatzeko konpromisoa hartu dute.
Abiadura handiko trenaren egitasmoaren ondorioz zuzenean kalteak izango dituzten herrietako 60 bat alkatek, kontzeju ordezkarik eta zinegotzik agerraldia egin zuten atzo Elorrion (Bizkaia), AHTren aurkako jarrera agertzeko. EAE-ANV, Aralar, EB-Berdeak eta herri plataforma independenteetako hautetsiek «egitasmoaren inposizioa albo batera uzteko» eskatu zieten Jaurlaritzari eta Nafarroako, Espainiako eta Frantziako gobernuei. Baita eztabaida eta erabakitze prozesu bat martxan jarri arte proiektua bertan behera uzteko ere.
EAE-ANVko Arrasateko alkate Ino Galparsorok eta Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) talde independenteko alkate Eusebio Villarrek irakurri zuten hautetsi horiek guztiek sinatutako manifestua. Agirian diote AHTren proiektua ez dagoela Euskal Herriko ikuspegitik pentsatuta eta, ondorioz, ez duela lurraldea «batere batzen eta egituratzen». Egitasmoa gauzatuko balitz, «inpaktu ekologiko itzela» eragiteaz gain, gizarte ereduan, lurralde egituran eta ekonomian «eragin oso bortitza» izango lukeela uste dute hautetsiek. Besteren artean, «diru publikoaren xahutze ikaragarria» ekarriko duela uste dute, «urte askotarako aurrekontuak baldintzatuz eta oinarrizko behar sozialak soluziobiderik gabe utziz». Eraginok ez dituztela soilik egun nozituko iritzi zioten, «proiektu honen kostuak etorkizuneko belaunaldien bizkar botako baititugu».
Garrantzi eta eragin handiko azpiegituraren gainean «behar bezalako informazio, eztabaida eta erabakitze prozesu parte-hartzailerik ez sustatu izana» txarretsi zuten. Baita udalerriak «baztertu» eta proiektua «beren iritzi eta borondatearen bizkar» garatu izana ere.
HERRITARREN HITZA ERRESPETARAZTEA. Arrazoi horiek medio, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Garraio eta Herrilan sailei, zein Espainia eta Frantziako gobernuetako Sustapen ministerioei «inposizioa albo batera uzteko» eskatu zieten. Proiektuaren inguruko eztabaidetan eta erabakietan herritarren parte-hartzea ahalbidetzeko prozesu bat egin arte, proiektua bertan behera uzteko ere eskatu zieten lau instituzioei. Hautetsiek egitasmo «antiekologiko eta antisozial hori gelditu, eta eztabaida eta erabakitze prozesua bultzatzeko ahalegin guztiak» egingo dituztela esan zuten. AHTren lanak burutu ez daitezen indarrak biltzeko eta eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzeko aukera aztertzen ari dira. Herritarrek iritzia eman, eta borondate hori errespetarazteko euren esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu zuten.
Hautetsien zerrenda
Abadiño: Araitz Basauri zinegotzia.
Aduna: Arantza Aburuza alkatea.
Alegia: Aitor Sarasola alkatea eta Maider Jauregi zinegotzia.
Angiozar: Mila Elorza alkatea.
Anoeta: Joseba Agirrezabala zinegotzia.
Antzuola: Pedro Iturbe alkatea eta Pilar Etxaniz, Jose Mari Iturbe eta Andoni Azkargorta zinegotziak.
Arakil: Gotzone Sainz de Murieta (*).
Aramaio: Asier Agirre alkatea.
Arrasate: Ino Galparsoro alkatea eta Julia Monge, Izadi Mondragon eta Jose Etxebarria zinegotziak.
Astigarraga: Amaia Miruri (*).
Atxondo: David Cobos alkatea eta Iñigo Mendibil zinegotzia.
Bergara: Enara Minguez, Iñigo Iñurrategi eta Mikel Etxaniz zinegotziak.
Bilbo: Borja Sarrionandia (*).
Donostia: Ainhoa Beola zinegotzia.
Durango: Daniel Maeztu zinegotzia.
Elorrio: Niko Moreno alkatea eta Txaber Igartza zinegotzia.
Eskoriatza: Pedro Lasagabaster alkatea.
Galdakao: Agustin Romero zinegotzia eta Jabier Pujana eta Beatriz Ilardia (*).
Gaztelu: Patxi Iturriaga alkatea.
Hiriberri: Gotzone Sainz de Murieta (*).
Irun: Peio Gaskon eta Victoria Mendoza (*).
Iruñea: Mikel Gastesi zinegotzia.
Itsasondo: Danel Etxeberria zinegotzia.
Izurtza: Iker Ballarin zinegotzia.
Legorreta: Iñaki Oiarbide alkatea.
Leintz Gatzaga: Eusebio Villar alkatea.
Lemoa: Iratxe Astobiza, Josune Arandia eta Iñigo Olea (*).
Lezo: Irati Aranburu zinegotzia.
Olaberria: Aitor Urkiola zinegotzia.
Ordizia: Mikel Leunda zinegotzia eta Jone Etxeberria, Enrique Redondo eta Amaia Izagirre (*).
Urretxu: Iñaki Zabala alkatea eta Gorka Garmendia, Lurdes Beloki eta Marian Ostiza zinegotziak.
Zizurkil: Juan Manuel Erasun (*).
Zornotza: Ander Uriarte (*).
Zumarraga: Inma Albisu eta Aitor Garmendia (*).
(*): Baliogabetutako zerrendetako ordezkariak.

BERRIA, Igandea, 2007ko urriak 7.

2007/06/16

Iñaki Zabala Urretxuko Alkate berria

-Ondoren, Iñaki Zabalak ekainaren 16an ospaturiko udalbatzan Urretxuko Alkate izendatua izan eta gero emaniko hitzaldia aurkezten dizugu.
-A continuación te presentamos el discurso de Iñaki Zabala tras ser nombrado Alcalde de Urretxu en el pleno del 16 de junio.
Mila esker! Gema, José Luis, Amanda, José Andrés,
Mila esker! Joxe Mari, Joxe Angel, Onintza,
Mila esker! Itziar eta Angel.

Mila esker! Hemen zaudeten herritarroi
Mila esker! Aspaldiko partez alkate euskaldun bat egoteaz pozten zaretenoi.
Eskerrik asko! Ezkerreko indar batek alkatetza izateaz pozten zaretenoi.
Eskerrik asko! Ezker abertzaleko alkate bat edukitzeaz pozten zaretenoi.

Momentu honetan esan nahi nituzkeen gauzak esateko Urretxun jaiotako baten hitzez baliatu nahi nuke; Urretxun jaiotako nire lagun min zamorar baten semearen hitzak dira, Jon Maiarenak, osteguneko Berrian azaldutakoak.

Para manifestar mis sentimientos de este momento quisiera utilizar las palabras de una persona nacida en Urretxu, hijo de un inmigrante zamorano, muy buen amigo mío. Son palabras de Jon Maia, publicadas este jueves en Berria.

Honela dio:
Porrota ez da alternatiba
Ez dugu porrota onartzen. Ez dugu atzera egiterik onartzen. Konponbidea exijitzen dugu eta prozesua aldarrikatzen dugu.

Hitzen kodera salto egin aurretik, ezar dezagun gure iritzi hau, zimendu objektibo baten gainean. Zenbakiek adierazten dutenez, aspaldiko urteotan bederen, azken inkestak kasu, Hego Euskal Herriko gizartearen gehiengoak -ideologia guztietako jendeak osatutako gehiengoak- euskal gatazkaren konponbideari elkarrizketa eta negoziazio prozesu baten bidez ekin behar zaiola pentsatzen du.

Argiago esanda, euskal gatazka elkarrizketa eta negoziazio prozesu baten bidez soilik konponduko dela uste dugunak gara gehiengoa. PSOE, EAJ, Aralar, EB, PP, EA edo EAE-ANV bozkatu dugun edo inor bozkatu ez duten herritarrok osatzen dugu gehiengoa.

Esa mayoría vemos ahora que se ha roto el proceso abierto de diálogo y negociación. No vamos a entrar en las razones de la ruptura, ya andan otros en ello. El proceso que deseamos, ese que nos parece el camino para la solución, está roto a la vista de todos. Esta es la cuestión.

Podríamos pasar todo el tiempo que se quiera en juicios sobre lo que ha hecho o dejado de hacer o hubiera debido hacer cada una de las partes que ha intervenido, probablemente sin coincidir en las opiniones.

Realicemos, en vez de eso, cada uno de nosotros, ciudadanos, una autocrítica de lo que hemos hecho desde que tuvimos noticia del proceso, de lo que no hemos hecho y de lo que hubiéramos podido hacer. ¿Hemos hecho lo que merecía una ocasión semejante? ¿Hemos tenido una postura activa a favor de lo que consideramos una fórmula válida para la solución? Toda la gente de diversos sectores que conformamos la mayoría no constituimos un único cuerpo social, no estamos estructurados. Cada uno hemos funcionado en base a consignas de su grupo, o sin consignas. Pero nuestros representantes no han conseguido dar satisfacción a nuestro deseo y, por lo tanto, nosotros tampoco.

Guk, ordea, gizartearen jarrera aktiboa aldarrikatzen dugu, aktiboagoa. Bizi garen eta bizi dugun herriaren geroa ezin dugu esklusiboki gure ordezkarien eskuetan delegatu.

Une hauetan, inoiz baino gehiago, arduraz jokatu behar dugu. Gehiegi da jokoan dagoena, ikusle hutsak baino ez izateko. Argi dago orain arte gizarteak egin duena ez dela nahikoa izan. Emaitzak erakusten digu hori.

Gizarteak kalean egin behar du presioa politikariek atzera egin ez dezaten. Ez diegu utzi behar. Konponbidea exijitzen dugu eta horretarako oinarriak adostu arte inor ez dadila mahaitik jaiki. Hainbeste zor digute. Hainbeste zor diogu gure herriari eta gure ondorengo belaunaldiei, nahikoa da hainbeste sufrimendu eta min sentitzearekin. Ez, ez dugu onartzen porrota. Gure gizartea eta diruak kudeatzen dituzuenak, ez dizuegu onartzen egun bat gehiago urteotan, lege agintalditik agintaldira luzatzen ari zareten porrota. Ez duzue jakin izan gatazka kudeatzen, ez duzue jakin izan gizartearen gehiengoaren nahiari erantzuten, porrot egiten ari zarete, bizitzak galarazten dituen porrota, oinarrizko eskubideak galarazten dituen porrota. Gatazka amaitzeko konpromiso historikoari behin eta berriz huts egin diozue eta herritarrok ez dizuegu txeke zuririk emango gure bizitzen sufrimenduari luzapena ematen jarraitzeko. Os exigimos que os sentéis, cuanto antes, sin excusas.

Los ciudadanos con voto, y también los sin voto, somos espectadores de las negociaciones postelectorales. No aceptamos que sí lleguéis a acuerdos de todos los colores para gestionar nuestros presupuestos y no seáis capaces de llegar a consensos en un proceso que es mucho más importante que cualquier presupuesto. No, señoras y señores, lo que está en juego es nuestro futuro, el de nuestras hijas e hijos, el del pueblo en el que vivimos, y no aceptaremos que lleguéis a arreglos para manejar nuestros dineros, pero no seáis capaces de lograr la paz y la justicia.

La garantía de que la situación no pueda retroceder debe ser la propia sociedad. Tenemos que hacer que se escuche la opinión de la mayoría. Ese es el mejor activo potencial a favor de la solución. Nosotros, los ciudadanos, somos la mejor garantía.
Honaino Jon Maiaren hitzak.
Ezin bukatu esan gabe gaur egun handi bat izan behar zuena demokraziarentzat, ez da hala, zoritxarrez, hainbat udaletan ez delako errespetatuko herritarrek adierazitako borondatea. Hemendik, herriaren borondatearen aldeko aldarrikapena egin nahi dugu. Herritarren borondatea errespetatzen ez duten instituzioek ez dute balio eskubideetan eta justizian oinarritutako etorkizuna eraikitzeko.
Euskal Herria aitortu eta euskal herritar guztion erabakia errespetatzeko bidean, udaletatik urratsak emateko erabakia hartzen dugu.
UDAL BERRI BAT IZANGO DA HERRITARRENTZAT / HORI AITORTU DUGU DANOK
HORI GAURTIK BERTATIK ANTZEMATEA NAHI DUGU.
ASTELEHENETIK UDALETXEKO (herriko etxeko) ATEAK IREKIAK EGONGO DIRA DENENTZAT
ESKERRIK ASKO!
Urretxun, 2007-06-16

2007/06/14

Udal eraketa eta Alkate hautaketa

Datorren larunbatean, ekainak 16, eguerdiko 12:00etan eta Urretxuko Udaletxean udal berriaren eratze eta Alkate hautaketa izango dira batzar nagusian.
Ager zaitez!

El próximo sábado, día 16 de junio, a las 12:00 del medio día y en el Ayuntamiento de Urretxu se constituirá el nuevo ayuntamiento y se elegirá nuevo Alcalde en pleno.
Ager zaitez!