Mostrando entradas con la etiqueta hauteskundeak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hauteskundeak. Mostrar todas las entradas

2008/01/20

Euskal Herriaren nazio eskubideen alde egin nahi du ANVk Gorteetan


Josu Zabala, Idoia Aldama, Iñaki Zabala eta Maite Ezkurra izango dira Senaturako zerrendaburuak

«Independentzia lortzea eragozteko PSOEk NaBai eta EAJrekin abian jarri nahi duen operazio politikoa geratzeko eta salatzeko» aurkeztuko da EAE- ANV martxoaren 9an Espainiako Gorteetako hauteskundeetara. Halaxe adierazi zuen atzo Marine Pueyok, Iruñeko zinegotzi eta Espainiako Diputatuen Kongresurako Nafarroako zerrendaburuak. Halaber, legez kanporatu ditzaketen arren, hauteskundeetan parte hartuko dutela berretsi zuen. Pueyorekin batera aurkeztu zituzten Eusko Abertzale Ekintzak Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako lau herrialdeetan izango dituen zerrendaburuak.
Iragan asteburuan jakinarazi zuen EAE-ANVk Aitor Bezares, Andoni Elorrieta, Miren Legorburu eta Marine Pueyo izango direla Kongresurako Araban, Bizkaiann, Gipuzkoan eta Nafarroan aurkeztutako zerrendaburuak, hurrenez hurren. Josu Zabala, Idoia Aldama, Iñaki Zabala eta Maite Ezkurra izango dira Senaturako zerrendaburuak. Euskal Herriaren eskubide nazionalen alde egingo du EAE-ANVk Espainiako gorteetan: «Ezetz irmoa esan nahi diogu Espainiako Konstituzioari, errepresioari, ukazioari, zatiketari eta iruzur politikoari; baiezko borobila, berriz, aldaketa politikari, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubideari, esparru demokratiko berri bati, proiektu ezkertiar bati eta indendepentziari», nabarmendu zuen Pueyok.
ALDAKETAREN ALDEKO ESKAERA. Pueyok argi ikusten du duela 30 urte indarrean jarritako esparru juridiko-politikoa «krisian» dagoela eta euskal gizartea «behin eta berriz» benetako aldaketa politikoa eskatzen ari dela. «Ezker abertzalearekin zerikusirik ez duten hainbat sektorek ere aldarrikatzen dute hori».
Hala, Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideak bermatuko dituen eta, «independentzia barne», proiektu politiko guztiak gauzatzea ahalbidetuko dituen esparru politiko bat sortu nahi dute. «Baina badirudi alderdi batzuk ez daudela urrats hori egiteko prest. Dena den, guk ez dugu beste iruzur bat onartuko».
Aldaketa hori lortzeko, EAE-ANVk ezinbesteko iritzi dio subiranotasunaren aldeko guztien batasunari, eta gogora ekarri zuten ezker abertzaleak esparru demokratiko berrirako landutako proposamena. «Orain guri dagokigu erakustea ez dela alferrikakoa izan orain arte egin dugun bidea eta hemendik aurrera egingo duguna».
Hala, Diputatuen Kongresua eta Senatua planteamendu politiko horiek «gizarteratzeko» beste tresnak batzuk izango dira EAE-ANVrentzat: «Gure independentzia proiektua ezagutarazi nahi diogu horien bidez iritzi publikoari».
Zerrenden erdiak legez kanpo egon arren, azken udal hauteskundeetan ia 200.000 boto lortu zituztela gogorarazi zuen: «Hauteskunde kanpainan izandako errepresio, isun eta gainerako traben gainetik, garbi geratu zen orduan aukera ezkertiar eta independentista inoiz baino biziago dagoela eta herri hau ez dagoela prest ilegalizazio eta errepresio gehiago onartzeko eta jasateko».
200.000 boto horiek aldaketa politikoaren eta esparru politiko berri baten alde lanean jarraitzeko «are indar handiagoa» ematen diete, eta orain ere legez kanpora ditzaketen arren, hauteskundeetan izango direla berretsi zuen Pueyok. «Horixe da gure apustua». Jarrera «irmoa, sendoa eta barea» dute, hala izateko.
Zerrendaburuak
-Kongresua
Araba: Aitor Bezares.
Bizkaia: Andoni Elorrieta.
Gipuzkoa: Miren Legorburu.
Nafarroa: Marine Pueyo.
-Senatua
Araba: Josu Zabala.
Bizkaia: Idoia Aldama.
Gipuzkoa: Iñaki Zabala.
Nafarroa: Maite Ezkurra.


2008/01/19

Banderolen ekimena: Guk independentzia lau haizetara


Urriaren 12an Iruñean iragarri genuen bezala, EAE-ANVk martxoan egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartuko du. Independentziaren aldeko mezua Espainiara eramateko konpromisoa hartu dugu, Euskal Herria nazioa dela adierazi eta Euskal Estatua sortzeko bidean bat egiten dugun guztion ahotsa entzunarazteko.Euskal Herrian dagoen INDEPENDENTZIAREN aldarria estatu espainoleko bihotzera eramango dugu martxoak 9ko hauteskundetan.ANV/EAE alderdiak hauteskunde horietanegotea bezain garrantzitsua, gure herrian, Euskal Herrian, babesa eta indarra jasotzea izango da. Zentzu honetan, “GUK INDEPENDENTZIA LAU HAIZETARA banderolen ekimena” aurkeztu nahi dizuegu. ANV/EAE alderdia erasotua dagoen honetaneta INDEPENDENTZIA zaleon ordezkaritza eta ahotsa ito nahi duten honetan, ezinbestekoa da herritarrak babesa eta atxekimendua adieraztea.

2007/05/30

udal hauteskundeak (balorazio prentsaurrekoa, 2007/05/30)



Arratsaldeon!

Hemen konbokatu zaituztegu zuen bitartez Urretxuko herriari gure mezua hel arazteko. Mila esker etortzeagatik.

Hauteskundeak pasatu dira baina ezin dugu ahaztu ez direla demokratikoak izan:

Aldameneko herrian, Zumarragan, biztanleek ezin izan dute aukeratu askatasunean herrian beraien interesak nork ordezkatuko zituen ondoen.

-Hemen, urretxuarrok ezin izan dugu aukeratu Diputazioan gure interesak nork ordezkatzea nahi dugun.
-Pedimos a todos los partidos políticos que respeten la voluntad popular, especialmente al PSOE en el ayuntamiento de Zumarraga, y a EA en la Diputación de Guipúzcoa, ya que en nuestra circunscripción del ORIA Pello González no alcanza plaza de juntero a no ser que nos robe la representación que corresponde a los votos de ANV.

Herri hauetan udalerako atera diren emaitzak ezker abertzalea dela irabazlea azaltzen dute. Horrek zera esan nahi du: herri honek politika egiteko beste era bat nahi duela eta guk hori eman nahi dugu Udalera. Herriaren gehiengoak aldaketa hori guk lideratzea nahi du, alkatetza guk izatea nahi du, eta gainontzekoek hori errespetatzea nahi dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu boto emaileei, batez ere ezker abertzaleari 918 eman dizkigutenei. Boto horiek baliatuko ditugu gure politika egiteko era Udalera eramateko, eta horretarako gure eskua luzatzen diegu beste alderdi guztiei: Eusko Alkartasunari, Alderdi Sozialistari, Eusko Alderdi Jeltzaleari eta Ezker Batua Berdeak Aralarri. Denen kolaborazioa nahi genuke Urretxuko Udalaren gestioan.

Tenemos una manera de hacer política municipal diferente de la que ha habido hasta ahora en estos últimos años, y esa será la manera de gestionar la república (etimológicamente res publica, la cosa pública, los asuntos públicos). Esa manera de hacer diferente se concretará en que:

-Lo haremos conjuntamente con todos los ciudadanos de este pueblo, en lugar de que los asuntos de todos los decidan unos pocos. La participación ciudadana y de todos los agentes de este pueblo será básica en nuestra manera de gestionar.

-Sektore guztiekin konfiantza berreskuratzea lehentasuna izango da guretzat. Kultura eta kiroletan, adibidez, oso baztertuak sentitu dira azken urte hauetan, eta horri buelta eman behar zaio.

-Bizitzan zailtasun gehien daukatenen alde lan egiteko determinazioa daukagu, bizitza honek gaizki tratatzen duen jendearen alde, alegia,

-Bizitza osoa lanean pasa ondoren pentsio exkax batekin hilaren bukaerara ezin iritsian dabiltzan gizon eta emakumeen alde.
-Emakume izateagatik gauzak zailago dauzkatenen alde.
-Gaztediari erantzun integrala eman behar zaio. Etxebizitzaren problema ere beraiek sufritzen dute era gordinenean, eta horri buelta eman nahi diogu.

Bukatzeko, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gu hemen egoteko eta ezker abertzalea Urretxun lehen indarra izateko laguntza eman digutenei.
-Lehenik eta behin, guri botoa eman digutenei. Ez diegu huts egingo.
-Azken urte honetan gurekin batera era batera edo bestera lanean ibili diren 120 pertsonei.
-Orain arte, eta gehienetan egoera nahiko zailetan, ezker abertzalearen ordezkaritza Udalean bizi eduki dutenei.
-Gurekin batera hemen egon ezin direnei, espetxean edo ihes eginda daudelako, bidean erori direlako edo bota dituztelako. Beraiekin gogoratzen gara eta beraietaz oso arro gaude. Lehenbailehen hemen bahi ditugu gure ondoan.


Quiero terminar diciendo que:
-Os prometemos que trabajaremos duro
-Procuraremos no meter la pata
-Pero os podemos garantizar que no meteremos la mano.


Mil gracias por haber acudido a esta rueda de prensa.

2007/05/28

ZORIONAK DENORI EGINIKO LANAGATIK!!




2007ko udal hauteskundeetako emaitzak (URRETXU)

URRETXU:
2007ko udal hauteskundeetako emaitzak:
-Bozkak:
EAE-ANV 918
EA 822
PSOE 757
EAJ-PNV 669
EB/Aralar 258
PP 183
Txuria/Baliogabe 85
Guztira 3693
Zentsoa 5516
Abstentzioa 1823 (%33.05)

-Zinegotzi banaketa:
EAE-ANV 4
EA 3
PSOE 3
EAJ-PNV 2
EB/Aralar 1
Guztira 13

2007/05/23

urretxu-zumarragako EAE-ANVren spota kalean!!

Urretxu eta Zumarragako EAE-ANVk udal hauteskundeetarako prestaturiko spota kalean aurkeztuko da datorren ostiralan, hilak 25.
Proiekzioa Potros enparantzan izango da arratsaldeko 8:30tatik 9:00tara.
Zatoz!

2007/05/22

urretxu-zumarragako EAE-ANVren spota sarean!!

Urretxu eta Zumarragako EAE-ANVk udal hauteskundeetarako prestaturiko spota aurkezten dizu. Bisita ezazu sareko ondorengo helbidea:
http://www.youtube.com/watch?v=wVWGibJ0O3E


-Kalitate bajuagoan (3 zatitan):
1go zatia:
http://www.youtube.com/watch?v=XnGHoB2C9ac
2. zatia:
http://www.youtube.com/watch?v=7b5_2XqxYqg
3.zatia:
http://www.youtube.com/watch?v=ymGORb1BFFg


EAE-ANV de Urretxu y Zumarraga te presentan el spot electoral en la red. Visita la siguiente dirección:
http://www.youtube.com/watch?v=wVWGibJ0O3E

-Calidad baja (3 partes):
1ª parte: http://www.youtube.com/watch?v=XnGHoB2C9ac
2ª parte:
http://www.youtube.com/watch?v=7b5_2XqxYqg
3ª parte:
http://www.youtube.com/watch?v=ymGORb1BFFg

2007/05/21

kanpaina amaierako afari herrikoia

Urretxu eta Zumarragako EAE-ANVk hauteskunde kanpaina amaierarako afari herrikoia antolatu du ostiral honetarako, hilak 25.
Afaria Zumarragako Euskadi enparantzan izango da 21:30tatik aurrera.
Afarirako txartelak aurrez hartu behar dira eta Urretxuko Aldiri eta Motz tabernan daude salgai.
Anima zaitez!

2007/05/18

hautagai zerrenda











Urretxuko EAE-ANV
(Eusko Abertzale Ekintza/ Acción Nacionalista Vasca):
1.Iñaki Zabala Bengoetxea 2.Lurdes Beloki Goenaga 3.Gorka Garmendia Albarracin 4.Marian Ostiza Mendia 5.Gorka Oruesagasti Aramendi 6.Nora Heras Garín 7.Jose Mª Azkarate Zabaleta 8.Itxaso Biain Esnaola 9.Igor Urrestarazu Mugika 10.Txaro Hernández Gomez 11.Ibon Garmendia Larrañaga 12.Kizkitza Yurrebaso Olaizola 13.Martin Aseginolaza Zabaleta
Ordezkoak: 1.Leire Ojanguren Torres 2.Ramon Telleria Leceta