Mostrando entradas con la etiqueta herri programa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta herri programa. Mostrar todas las entradas

2007/05/10

udala

herritarren partehartze irekia

Herriaren etorkizuna jokoan jartzen duten erabakietan, eredu partehartzaileak sortu eta kudeatzeko gai izan behar du udalak: zalantza eta ardurak diagnostikatu eta eragileekiko aholkularitza ereduak uztartu behar ditu udalak.

Herritar eta eragileekin etorkizuna lantzen eta erabakitzen jakin behar du udalak, jarrera ireki eta eraikitzaile baten baitan.

gertutasuna

Gaur egun herritar asko eta askoren eta udalaren artean bizi den urrunketa apurtzea da helburua.

Galdutako konfiantza berreskuratzeko, jarrera ireki eta aktiboa erakutsi behar du Urretxuko udalak.

gardena

Zinegotziek ez dute udaletxea beraien probetxu propiorako erabiliko, ez eta udaletxetik kanpo dauden interesei laguntzeko. Interes orokorren bultzatzaile izango dira.

Diru kontuak garbiak eta ulerkorrak.

Kudeaketa garbi bat, alderdien arteko komunikazioa hobetu, biztanleen partehartze zuzena eta erabakietan hautetsi guztien ardura ezinbestekotzat jotzen ditugu.

Baliteke hankasartzeak egitea, baina eskurik behintzat ,ez dugu sartuko.


ayuntamiento participación popular

Desde un modelo participativo y de amplio consenso, el ayuntamiento tiene que estar capacitado para gestionar y concretar aquellos acuerdos que ponen en juego el futuro de Urretxu y l@s urretxuarr@s. Cercanía entre el ayuntamiento y l@s urretxuarr@s. Transparencia: en favor de los intereses colectivos, gestiones económicas claras y comprensibles para tod@s. Sabemos que podemos meter la pata, pero nunca la mano.

urretxu zumarraga

lankidetza

Larria ez balitz umeen egoskorkeriak direla esango genuke azken urte hauetan bizi izan dugun bi herriotako udal agintarien arteko ika-mika. Ondo konpontzera behartuta gaude eta horretarako modu bakarra dago, lankidetza.

Bi herrien arteko harremanak berezkoak dira zenbait gaitan eta perspektiba bakarretik landu beharreko arlo estrategiko asko ditugu, hala nola: komunikabideak, mugikortasuna, trafikoa, kultura, euskara, arazo sozialak, ingurumena...

herri programa bateratua
Gauzak honela, herri programa bateratua landu dugu Urretxu eta Zumarragako herrigintzan aritzen den talde eta agente esparru zabal baten partehartzearekin, bi herriotako ikuspegi bateratutik aurrekaririk gabeko lana burutu dugularik, eredu soziala, eredu fisikoa, euskara eta kultura, besteak beste, landu ditugularik. Beraz, badugu lan tresna datozen lau urteetarako. Orain Urretxu eta Zumarragan herri programa zabaldu eta gizarteratzea dagokigu.

Udal berri batean sinisten dugulako. Hori da gure erronka.



urretxu zumarraga trabajo en común
Estamos obligados a trabajar desde una misma perspectiva en algunasáreas estratégicas como son el modelo social, físico, tráfico, euskera,cultura, medioambiente...Programa municipal unificado : con la participación de un amplio grupode personas, expertos en temas específicos, profesionales y agentesde Urretxu y Zumarraga ,hemos elaborado un diagnóstico en común.Porque creemos en un pueblo nuevo. Este es nuestro gran reto.

etxebizitza

konpondu daiteke, espekulazioa gelditu

Etxebizitza-Batzordea sortu udaletxean: zinegotzi eta eragileen artekoa.
· Etxebizitza hutsak merkatura atera. Jabeekin gestio zuzena.
Zergen bidezko grabapena.
· Egun indarrean dauden arau subsidiarioak aldatu: etxebizitzalibretik, zaharrak eraberritzera.
· Alokairu sozial-publikoa. Irimoko zonalde Industrialean honelakoetxebizitzak eraiki:

- Udalak kudeatutako alokairu merkeko etxebizitzak.
- Gazteentzako modulu konpartituak.
- Gutxietsitako alor sozialentzat alokairuak: helduak,bananduak, emakumeak...

· Eraikitzaile eta erosleen arteko bitartekari lanak egin, gehiegizkoirabaziak gutxitu.
·Lurzoru publikoa eskuratu eta erosleen arteko kooperatibak sortu.

vivienda tiene solución ¡stop a la especulación!
Crear una comisión de vivienda, cambio de las Normas Subsidiariasactuales, construcción de viviendas en la zona industrial Irimo, alquilerpúblico-social, obtener suelo público para crear cooperativas...

herri eredua

bizitzeko herria eraikitzera

Mugikortasuna. Komunikaziorako zentzuzko eredu bat

Autoen erabilpena gutxitu.

·“Sarrera-irteera” eredua. Aparkaleku publiko gehiago

· Bi herrietako trafiko eredu bateratua eta intraurbano zerbitzua

Tren eta autobus eredu tradizionala, indartua eta berriztatua.

· AHT bezalako eredurik ez! Tren eta autobus zerbitzu orekatuak.

Bizikletaren erabilpena oinarri oinarritik sustatu.

· Aurrez aztertutako tokietan, bizikletaren txokoa sortu.

· Bidegorriak bizikleta eta oinezkoen erabilpenerako erregulatu.

Oinez ibili. Herri txikian bizi gara.

· Oinezkoentzako kaleak zabaldu eta egokitu goiko auzoetara.

· Herriko zona altuetara, Basagasti, Sorginzulo, Lilibaso, Gain-Zuri eta Mundo Mejor-era espaloiak jarri eta eskailera eta zintamekanikoak.


Ingurumena. Bizitzeko kontsumitu, eta ez kontsumitzeko bizi.

Zaborren kudeaketa integrala:

· Sasietaren alternatiba bilatu. Publikoa. Errausketa plantarik ez.


Aisialdia. Disfrutatzeko herria, ez soilik lo egitekoa.

Herriko parkeen berrantolaketa. Egoteko, hitz egiteko, jolasteko parkeak.

· Gernikako Arbola, Iparragirre, Lizeoa eta Belaustegiko enparantzak egituratu. Mobiliario aktiboa. Berdeguneak. Kultura topagunerako kiosko bat


queremos un municipio para vivir
Viabilidad. Un modelo razonable de comunicación: un plan común de modelo de tráfico, servicio intraurbano de autobuses. Cintas y escaleras mecánicas a Lilibaso, Basagasti...
Consumir para vivir y no vivir para consumir
Plan integral de residuos, ahorro de energia, control de la contaminación acústica,...
Que Urretxu sea un núcleo de disfrute y no una “ciudad dormitorio”
Reorganizar las plazas de Gernikako Arbola, Belaustegi, Iparragirre y del Liceo:
zonas verdes y equipamiento adecuado,…

industria eta komertzioa

gure industrietako irabaziak gure komertzioetara

Industrian oinarritutako herria izaten jarraitu behar dugu.
Honetarako ez dira nahikoa Urola Garaia mankomunitateak etaUgassak eskainitako adabakiak.
· Deslokalizazioaren aurka bertan errotutako industriak bultzatu.
· Gure ikuspegia Goierri garaia izan behar da. Zonalde horrekin elkarlana.
· Kooperatibismoari Urretxu-Zumarragatik proiektu erakargarri bat eskaini. MCCrekin harremanetan jarri.
· Ongi egokitutako eta komunikatutako zonalde industriala sortu.

· Enpleguaren prekaritatearen aurrean, Uglerekin elkarlanean kualifikatutako lanpostuak eskaini.
Gure eredua komertzio txikian oinarriturikoa da. Hauek ematendiete bizia gure herriei.
· Herrian bertan kontsumitzeko kanpainak egin.
· Gertutasun eta konfiantzan oinarritutako komertzioaren onurakezagutarazi.
· Aparkaleku publikoak erabiltzeko ticketak banatu. Intraurbanoandeskontuak.

industria y comercio fomentar nuestros comercios con las ganancias de nuestra industria

Continuar siendo un municipio industrial, tener una perspectiva de Goierri Garaia, ofrecer un proyecto atractivo al cooperativismo, crear una zona industrial bien comunicada, crear puestos de trabajo cualificados, un modelo de comercio pequeño con políticas para dar vida al municipio...

ongizatea

ezkerreko udaletik, guztion herria izatera

Urretxun kontseilu soziala sortu, arazoak detektatu eta salatzeko behatokia ere izango dena. Arreta berezia eskainiko zaie:
Emakumea: berdintasuna eta integrazioa
· Tratu txarren prebentzio, arreta gune eta kontzientziaziorako plana.
· Lan munduan guztiz integratzeko estrategiak /laguntzak bultzatu.
Etorkinak: integraziorako protokoloa martxan jarri.
· Tramite burokratikoetan lagundu.
· Formazio akademiko eta euskara ikastaroak eskaini.
· Kultura eta herri nortasunen elkarezagutzarako ekintzak.
Hirugarren adinekoak: bizi-baldintza ekonomiko-sozial duinak bermatu.
· Laguntza sozialeko eta asistentziarako baliabideak indartu.
· Eguneko Zentroko langileen lan-baldintzak hobetu
Ezintasun fisiko eta psikikoak dituztenak:
· Berdintasunezko enplegurako sarbidea bermatu.
· Aisialdirako baldintzak egokitu.
· Herriko pasabide eta oinezko guneetako iragankortasuna ziurtatu.
Haurtzaindegia (publikoa):
Langileen iresgarritasun baldintzak hobetu

bienestar social desde la izquierda, un pueblo para tod@s
Crear un consejo social para atender exclusivamente a la mujer: plan de prevención y sensibilización. Emigrantes: plan de integración. Ayudas en los trámites burocráticos.Tercera edad: fomentar las ayudas sociales, recuperar el valor y la palabra en la sociedad. Personas con incapacidades físicas y psíquicas: garantizar el empleo en condiciones iguales….

gaztedia

gaztediarekin, herri gaztea eraiki

Gaztedia da eraldaketarako motorra, Euskal Herri berria eraikitzeko oinarria.
Gazteek politikan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu. Politika errepresiboen, ideologiaren jazarpena eta gizarte eredu isolatzaileen salaketa.
Enplegu duina eta prekarietatearen aurkako ekimenak.
Etxebizitzaren arazoaren aurrean politika ausartak. Okupazioaren kriminalizazioa salatu.
Gazteen autogestiorako eskubidea defendatu. Gaztetxeari laguntza.
Gazteekin elkarlana udaletik. Gazteek aisialdian, gizarte gaietan, kulturan proposaturiko ideia eta ekimen berritzaileei arreta berezia.
Garitoen ereduaren alternatiba:gazteak kalera!.
Aisialdi eta kultur ekitaldiak Labeaga aretoan, Kultur Etxean eta kalean. Mobiliario dinamikoa: skate gunea, musika, graffitiak,...

juventud construir un pueblo dinámico con la juventud

Actividades contra la precariedad laboral, políticas valientes en contra del problema para acceder a una vivienda, trabajo codo con codo del ayuntamiento con la juventud y una atención especial para llevar acabo los proyectos culturales-sociales, una alternativa al modelo de los garitos, denuncia de la criminalización de la ocupación, políticas represivas...

euskera

erabiltzeko aukeratik erabilera bermatzera

Euskararen normalkuntzarako ezinbesteko baliabide den EBPN:
· Ezagutarazi, kaleratu, indarberritu.
· Planak arreta berezia eskainiko dio epe luzera euskararenerabilera bermatuko duen zenbait gizarte sektoreri:
· Haur eta gaztetxoak: aisialdian, kiroletan, kalean.
· Etorkinak: euskara ikastaro espezifikoak eta erabilerako guneak sortu.
Udala eta honi dagozkion egiturak euskalduntzeko plangintza:
· Langileen derrigorrezko hizkuntza eskakizunak bermatu.
· Herritarrekiko harremana euskaraz egin.
· Batzordeetan euskararen presentzia lortu eta plenoetan aldibereko itzulpen-sistema (euskaratik gaztelaniara).
Udaletik bertatik euskarazko ekimenak diruz lagundu eta prestigiatu.
· Komunikazioak: idatzizkoak (Otamotz, HITZA, fanzineak, aldizkariak,...) eta ikus-entzunezkoak ( irrati-telebista lokal eta libreak...)
· Ekintza kulturalak: euskarazko zine, antzerki, musika ekitaldiaktaberna nahiz aretoetan.

euskera de querer a poder
Comunicar y fomentar el Plan General de Revitalización del Euskera, institucionalizar el plan de euskera en el ayuntamiento, trabajar en euskera en comisiones y plenos del ayuntamiento, prestigiar y subvencionar las actividades en euskera...

kultura

kultura sortu, herria egin


Udaletik pluraltasun ideia faltsuari aurre eginez, Urretxu herri euskaldun, berdintasunezko herria, herri integratzailea izatekoekintzak bultzatu.

Kultur ekintzen komunikaziorako sare indartsua sortu. Herrikoleku estrategikoetan karteldegi erakargarriak.

Herriko festa, ikuskizun eta jaietan benetako herritasun eta euskalduntasuna bultzatu:

· Herritarren parte hartzea bultzatu.

· Programazio liburuxka eta karteletan euskara lehenetsi

· Txosna guneari baliabide egokiak, toki egokia eskaini.

· Ekintza ez sexistak, berdintzaileak, integratzaileak,euskaldunak bultzatu.

Kafe Antzokia bezalako proiektu bati balio estrategikoa ematen diogu. Herri bizia, parte hartzailea, euskalduna bultzatzeko gune bezala ulertzen dugu. Honetarako gaia sakonki aztertu eta bultzatuko dugu.


cultura crear cultura construyendo un pueblo

Ante la idea falsa de pluralidad fomentar actividades para que Urretxu consiga ser un pueblo integrador y donde se alcance una situación de paridad. Crear una red potente de comunicación de actividades culturales. Fomentar unas fiestas y actividades participativas, euskaldunes, no sexistas e integradoras. Analísis profundo y valorar estratégicamente el proyecto del Kafe Antzokia.