2007/10/14

herri batzarra, urriak 19, ostirala


Kaixo lagun.
Ondoren, urriaren 19an, ostirala, arratsaldeko 7etan eta Urretxuko Labeaga aretoan ospatuko dugun herri batzarrerako deialdia luzatzen dizugu.
Bertan, orain arteko udal jardunaz eta aurrera begira ditugun gaien berri eman nahi dizugu.
Horretarako, zure partehartzea ezinbestekoa da.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan.
Urretxuko EAE-ANV

Kaixo lagun!
A continuación te convocamos a la asamblea local a celebrarse el día 19 de octubre, viernes, a las 7 de la tarde en la sala Labeaga de Urretxu.
Deseamos informarte sobre lo realizado hasta ahora en la labor municipal y temas de futuro.
Para ello, es imprescindible tu participación.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan.
Urretxuko EAE-ANV

2007/10/07

AHT bertan behera uzteko eskatu dute herri kaltetuetako alkate eta zinegotziek

Egitasmoaren gainean herri eztabaida eta erabakitzeko prozesua sustatzeko konpromisoa hartu dute.
Abiadura handiko trenaren egitasmoaren ondorioz zuzenean kalteak izango dituzten herrietako 60 bat alkatek, kontzeju ordezkarik eta zinegotzik agerraldia egin zuten atzo Elorrion (Bizkaia), AHTren aurkako jarrera agertzeko. EAE-ANV, Aralar, EB-Berdeak eta herri plataforma independenteetako hautetsiek «egitasmoaren inposizioa albo batera uzteko» eskatu zieten Jaurlaritzari eta Nafarroako, Espainiako eta Frantziako gobernuei. Baita eztabaida eta erabakitze prozesu bat martxan jarri arte proiektua bertan behera uzteko ere.
EAE-ANVko Arrasateko alkate Ino Galparsorok eta Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) talde independenteko alkate Eusebio Villarrek irakurri zuten hautetsi horiek guztiek sinatutako manifestua. Agirian diote AHTren proiektua ez dagoela Euskal Herriko ikuspegitik pentsatuta eta, ondorioz, ez duela lurraldea «batere batzen eta egituratzen». Egitasmoa gauzatuko balitz, «inpaktu ekologiko itzela» eragiteaz gain, gizarte ereduan, lurralde egituran eta ekonomian «eragin oso bortitza» izango lukeela uste dute hautetsiek. Besteren artean, «diru publikoaren xahutze ikaragarria» ekarriko duela uste dute, «urte askotarako aurrekontuak baldintzatuz eta oinarrizko behar sozialak soluziobiderik gabe utziz». Eraginok ez dituztela soilik egun nozituko iritzi zioten, «proiektu honen kostuak etorkizuneko belaunaldien bizkar botako baititugu».
Garrantzi eta eragin handiko azpiegituraren gainean «behar bezalako informazio, eztabaida eta erabakitze prozesu parte-hartzailerik ez sustatu izana» txarretsi zuten. Baita udalerriak «baztertu» eta proiektua «beren iritzi eta borondatearen bizkar» garatu izana ere.
HERRITARREN HITZA ERRESPETARAZTEA. Arrazoi horiek medio, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Garraio eta Herrilan sailei, zein Espainia eta Frantziako gobernuetako Sustapen ministerioei «inposizioa albo batera uzteko» eskatu zieten. Proiektuaren inguruko eztabaidetan eta erabakietan herritarren parte-hartzea ahalbidetzeko prozesu bat egin arte, proiektua bertan behera uzteko ere eskatu zieten lau instituzioei. Hautetsiek egitasmo «antiekologiko eta antisozial hori gelditu, eta eztabaida eta erabakitze prozesua bultzatzeko ahalegin guztiak» egingo dituztela esan zuten. AHTren lanak burutu ez daitezen indarrak biltzeko eta eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzeko aukera aztertzen ari dira. Herritarrek iritzia eman, eta borondate hori errespetarazteko euren esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu zuten.
Hautetsien zerrenda
Abadiño: Araitz Basauri zinegotzia.
Aduna: Arantza Aburuza alkatea.
Alegia: Aitor Sarasola alkatea eta Maider Jauregi zinegotzia.
Angiozar: Mila Elorza alkatea.
Anoeta: Joseba Agirrezabala zinegotzia.
Antzuola: Pedro Iturbe alkatea eta Pilar Etxaniz, Jose Mari Iturbe eta Andoni Azkargorta zinegotziak.
Arakil: Gotzone Sainz de Murieta (*).
Aramaio: Asier Agirre alkatea.
Arrasate: Ino Galparsoro alkatea eta Julia Monge, Izadi Mondragon eta Jose Etxebarria zinegotziak.
Astigarraga: Amaia Miruri (*).
Atxondo: David Cobos alkatea eta Iñigo Mendibil zinegotzia.
Bergara: Enara Minguez, Iñigo Iñurrategi eta Mikel Etxaniz zinegotziak.
Bilbo: Borja Sarrionandia (*).
Donostia: Ainhoa Beola zinegotzia.
Durango: Daniel Maeztu zinegotzia.
Elorrio: Niko Moreno alkatea eta Txaber Igartza zinegotzia.
Eskoriatza: Pedro Lasagabaster alkatea.
Galdakao: Agustin Romero zinegotzia eta Jabier Pujana eta Beatriz Ilardia (*).
Gaztelu: Patxi Iturriaga alkatea.
Hiriberri: Gotzone Sainz de Murieta (*).
Irun: Peio Gaskon eta Victoria Mendoza (*).
Iruñea: Mikel Gastesi zinegotzia.
Itsasondo: Danel Etxeberria zinegotzia.
Izurtza: Iker Ballarin zinegotzia.
Legorreta: Iñaki Oiarbide alkatea.
Leintz Gatzaga: Eusebio Villar alkatea.
Lemoa: Iratxe Astobiza, Josune Arandia eta Iñigo Olea (*).
Lezo: Irati Aranburu zinegotzia.
Olaberria: Aitor Urkiola zinegotzia.
Ordizia: Mikel Leunda zinegotzia eta Jone Etxeberria, Enrique Redondo eta Amaia Izagirre (*).
Urretxu: Iñaki Zabala alkatea eta Gorka Garmendia, Lurdes Beloki eta Marian Ostiza zinegotziak.
Zizurkil: Juan Manuel Erasun (*).
Zornotza: Ander Uriarte (*).
Zumarraga: Inma Albisu eta Aitor Garmendia (*).
(*): Baliogabetutako zerrendetako ordezkariak.

BERRIA, Igandea, 2007ko urriak 7.